Zapatuan jokatuko dira Udazkeneko Tenis Txapelketako finalak Txerloian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Txerloia Tenis Kluba, Azkoitia, Txerloia, Udazkeneko Tenis Txapelketa,

Larunbatean jokatuko dira Azkoitiko Txerloia pistetan Udazkeneko Tenis Txapelketako finalak. Guztira, hiru final jokatuko dira: Binakako lehian, Perez eta Lizarralde Taborcia eta Etxanizen kontra; banaka, ATG 100 mailan, Inko Mujika Hibai San Sebastianen aurka, eta, banaka, ATG Quick mailan, Gorka Merino Lur Ibargutxi edo Mikel Unanueren aurka. Hiru finalak 12:00etan hasiko dira. Txerloia tenis pistetan Gabonetako zuhaitza jarri dute. (Hitza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide