Bihar, larunbata, ekitaldiz beteta dago eguna. Iraurgi Abesbatza, Azkoitiko Musika Banda eta Sahatsa Dantza Taldeak ekitaldia antolatu dute San Andres jaien egitarauaren barruan, 18:00etan, Baztartxon. Ostegun arratsaldean egin zuten azken entsegu orokorra bi urtez behin antolatzen duten ikuskizuna borobiltzeko eta azken xehetasunak prestatzeko.
Goizean, atletismo topaketak izango dira plazan, Xabier Munibe Ikastolak, Floreaga Ikastetxeak eta Xeye taldeak antolatuta. LH5eko ikasleen lasterketa 10:00etan hasiko da eta LH6ko ikasleena 11:30ean.
Igandean, Haurrentzako erailkuntza tailerra antolatu du Bizilore Eskola Libreak, 11:00etan, Kontzejupean. Sarrera doakoa izango da eta materiala bertan egongo da.
Zinemak ez du hutsik egingo asteburuan Baztartxon. Los Juegos Del Hambre: Sinsajo 2 filma 22:00etan botako dute zapatuan, igandean, 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen eguna, 20:00etan.