Saioa abenduaren 12an izango da eta ostiralera arte dago zabalik izena emateko epea
Bat eta bi urte bitarteko haurrei eta gurasoei zuzendutako psikomotrizitate saioa antolatu du Floreaga Salestar Ikastetxeko Elkar Hazi taldeak. Hitzordua abenduaren 12an –larunbatean– izango da, 10:00etatik 11:00etara, ikastetxean bertan.
Interesa dutenek azaroaren 27ra arte eman dezakete izena, ikastetxeko idazkaritzan. Hiru euroren truke parte hartu daiteke ikastaroan eta haur bakoitzeko guraso batek parte hartu dezake.