Iraitz Otaño eta Jon Ander Larramendi EH Bilduko kideek zinegotzi kargua hartuko dute
Azkoitiko Udalak ezohiko batzarra egingo du gaur arratsaldean, abenduaren 20an izango den Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako mahaikideen zozketa egiteko. Bestalde, Iraitz Otaño eta Jon Ander Larramendi EH Bilduko kideek zinegotzi kargua hartuko dute.
Maliko antentaen gaitsezpena
Bestalde, Maliko atentatuak gaitzetsi ditu Azkoitiko Udalak eta elkartasuna adierazi die biktimen familiei eta adiskideei.
Udalak bat egiten du Iñigo Urkullu lehendakariaren deialdiarekin, eta Maliko hiriburuan, Bamakoko Radisson Blue Hotelean egindako erasua salatu du, aurreko astean Parisko atentatuekin egin bezala.
Udalak ez du elkarretaratzerik deitu, baina elkartasuna adierazi nahi die munduko edozein txokotan gertatzen diren ankerkeriek eragindako biktimei.