"Azkoitixen 800 baietz" kanpaina jarri du martxan Maxixatzenek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko aza. 23a, 10:38

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak 800 bazkide izatera iritsi nahi du urtea amaitu aurretik eta Azkoitixen 800 baietz kanpaina jarri du martxan helburu hori lortzeko. Larunbatera arte egongo da zabalik kanpaina. Bazkide egin ahal izateko mahaiak jarriko dituzte astean zehar, egun eta toki desberdinetan: - Astelehena (azaroak 23): Floreaga Ikastetxe aurrean, 17:00etatik 18:00etara. - Asteartea (azaroaren 24): Elkargunean, 18:00etatik 19:00etara. - Asteazkena (azaroaren 25): Xabier Munibe Ikastola aurrean, 17:00etatik 18:00etara. - Osteguna (azaroaren 26): Eliz atarian, 18:30etik 20:00etara. - Larunbata (azaroaren 28): Plazan, goizean zehar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide