Ekitaldiz beteta dator asteburua Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko helduen danborrada, iaz. (Miriam Tamayo) Ekitaldiz beteta dator asteburua Azkoitian. Gaur, ostirala, Bidaia Tertulak izango dira Kultur Etxean, 19:30ean. Ainara Garcia azpeitiarrak Italian zehar egindako bidaia izango du hizpide, Emilia Romagna zeharkatuz izenburupean. Azkoitiko X. Herri Lasterketa (Miriam Tamayo) Bihar, larunbata, ekitaldiz josita dago eguna. IX. Azkoitiko Herri Lasterketa lehiatuko da 16:30etik aurrera, Raka taldeak antolatuta. Gauean danborrada izango da, herriko kaleetan zehar, 20:00etatik aurrera. Igandean, kantaldiek eta plaza dantzek hartuko dute lekukoa. Eliz atarian, 12:00etan, plaza dantzak izango dira. Eguraldi txarra bada, Kontzejupean egingo dute dantza. Kantaldiak, Iraurgi Abesbatzaren eskutik etorriko dira, 12:30etik aurrera, herriko kaleetan zehar, Santa Zezilia egunaren harira. Ekitaldi guzti horiez gain, zinema izango da Baztartxon. Gaur, Papusza filma botako dute, 22:00etan. Zapatuan ez da emanaldirik izango eta igandean eta astelehenean Gillermo del Toro zuzendari mexikarraren La cumbre estarlata botako dute. Igandean, 19:30ean hasiko da saioa eta, astelehenean, ikuslearen eguna, 20:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide