Parisko atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko aza. 16a, 18:07

50 bat lagun inguru batu dira elkarretaratzera. (Maxixatzen) Eguerdiko hamabietan elkarretatzea egin dute Azkoitiko plazan, Parisko atentatuak salatzeko. Azkoitiko Udalak bat egin du Iñigo Urkullu lehendakariak eta EUDELek egindako deialdiarekin. Atentatuan hildakoen senideei "babesa" eta "elkartasuna" adierazi dio Azkoitiko EH Bilduk. Oharrean jakinarazi dute, "giza eskubideetan eta demokrazian oinarritutako gizarte ereduan" sinesten duela EH Bilduk: "Mundu osoan gertatutako giza eskubideen eta oinarrizko printzipio demokratikoen aurkako eraso guztiak salatzen ditugu". Hala, Parisen gertatutako erasoen erantzuna "giza eskubideetan" eta "oinarrizko irizpide demokratikoetan" oinarritu behar dela azaldu du. "Herritarrek modu bidegabean pairatu duten eraso ankerraren erantzuna ezin da inola izan neurri eta izaera berekoa", dio koalizioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide