Bigarren eskuko azoka bihar, Zero Zaborren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Zero Zabor taldeak bigarren eskuko azoka antolatu du. Hitzordua bihar izango da, 10:30etik 17:30era bitartean, Torre Zurin. Azoka amaitu ostean aukera egongo da dirua jaso eta materiala berreskuratzeko, jabeak hala nahi izanez gero. Antolaketa gastuei aurre egiteko, saldutakoaren %5 Zero Zaborrentzat izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide