Elikadurari buruzko ikastaroak hasiko dituzte bihar, Elkarguneko sukaldean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko aza. 11a, 09:05

Oreka Bioelkarteak antolatuta, elikadura energetikoari buruzko ikastaroa hasiko dute bihar, Elkarguneko sukaldean, 18:00etatik 20:00etara. Biharkoaz gain, hilaren 19an eta 26an jarraituko dute saioekin. Izena elkartean bertan eman behar da edo 943-02 62 31 zenbakira deituta. Ikastaroaren helburua gorputzari dagokion elikadura osasuntsua lantzea izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide