Memoriaren Eguna izango da bihar, asteartea, eta Azkoitiko udal ordezkariek hamabost minutuko elkarretaratzea egitea adostu dute, 12:00etan. EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko udal ordezkariak batuko dira Insausti Jauregiko Oroimenean monolitoaren aurrean egingo den isilumera. Ondoren, lore eskaintza egingo dute "biktima guztien memorian".
Oroimenean eskultura 2007ko martxoan inauguratu zuten eta ETA, Komando Autonomo Antikapitalista eta GALen biktimen oroigarri gisa egin zuten.
Eusko Jaurlaritzak landutako “Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri (1960 -2010)” txostenean biktima berak aitortzen dira. Dokumentuan Jose Luis Salegiren kasua ere agertzen da, baina egiaztatze eta ikerketa sakonagoa behar duela azaltzen da.
Bestetik, EH Bilduk eskaera egin zuen txostenean Jabier Larrañaga Peru biktima gisa errekonozitzeko. Udalak azaldu duenez, egin beharreko izapideak egin ditu kasua aztertu dezaten.
Oroimenean eskulturan jasotzen diren azkoitiarrak honakoak dira: Ramon Baglieto, Justino Quindos, Elio Lopez, Julio Muñoz, Jose Maria Piris, Jose Larrañaga eta Ramon Oñederra Kattu.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide