Adinduen Astea ospatuko da Azkoitian, bihartik igandera

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko aza. 9a, 12:39

Urteroko ohirurei jarraituz Adinduen Astea ospatuko da bihartik hasi eta igandera bitartean. Hamaika ekintza antolatu dituzte errutina hautsi eta bestelako ekintzak egiteko. Herriko bi eskoletako ikasleek bisitatuko dute San Jose Egoitza: Floreaga Ikastetxekoek eta Xabier Munibe Ikastolakoek. Bisitez gain, txokolatadak, musika, jokoak eta mahai inguruak izango dira Adinduen Astean, bertako bizilagunek goza dezaten. San Jose Fundazioak, Biharko taldeak eta Azkoitiko Udalak antolatu dute, beste behin, Adinduen Astea.

Egitaraua

Adinduen astea Asteartea. Floreagako Ikastetxeko ikasleekin hasiko dute astea, txokolatadarekin. Asteazkena. XXV. Seiko Urre Txapelketa egingo da. Osteguna. Xabier Munibe Ikastolakoek egoitzan izango dira. Ostirala. Txokolatada eta bingoa izango dituzte egoiliarrek. Larunbata. Bizkargi Musika Eskolaren emanaldia, ondoren, afaria, Duo Plaentxik girotuta. Igandea. Sendiaren Eguna. Meza eta bazkaria antolatu dituzte, trikitilariekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide