Iraurgi Berritzen-ek ikastaroa antolatu du asteazkenerako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko aza. 5a, 12:13

Nazioarteko operazioetan aduana kudeaketa ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzenek azaroaren 11rako. Insaustin izango da, 09:00etatik 13:00etara, eta eskualdeko enpresei zuzenduta dago hitzaldia. Aldundiak diruz lagundutako ikastaroak plaza kopuru mugatua du. Ikastaroan izena emateko azkoitia.eus-en eskuragarri dagoen fitxa deskargatu behar da eta beteta bidali alarranaga@iraurgiberritzen.eus edo iotaegi@iraurgiberritzen.eus-era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide