Baratze ekologikoa lantzeagatik saritu dute San Jose Egoitza

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko aza. 5a, 12:08

Madrilen lehiatu den Pasion por asistir lehiaketan finalera iritsi da Azkoitiko San Jose Egoitza. Zaharren egoitza martxan jarrita duen baratze ekologikoaren proiektuagatik saritu dute. Proiektua ekainean sortu zuten, lehiaketan parte hartuz. Madrilen jaso dute saria Nekane Plazaola egoitzako zuzendariak eta Larraitz Olaizola Biharko enpresako zuzendari teknikoak. Egoitzako zuzendariak honakoa azaldu du proiektuaz: "Helburu nagusia da erabiltzaileak gozatzea baratzeak zaintzen. Izan ere, ohiko eginkizunen barruan ikusi genuen jarduera ezberdin bat sartzeko beharra, eta kontuan izanda erabiltzaile asko baratzan lanean ibilitakoak direla, baratzaren aldeko apustua egin genuen". Egoitzako bizilagunak baratzeko produktuak zaintzen. (Azkoitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide