Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoeneko ikusgai dago Azkoitian abenduaren 20an ospatuko diren Espainiako Hauteskundeetako hautesleen errolda. Informazioa udaletxeko harrera bulegoan dago eskuragarri. Udaletik jakinarazi dutenez, informazioa datorren astelehenera arte egongo da ikusgai. Hala, ordurarte izango dute zabalik azkoitiarrek kexak aurkeztu ahal izateko epea.