Urbanuek ordutegia moldatu du ikasleei zerbitzua emateko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Urbanue herri barruko autobusaren ordutegiak eta geldialdiak moldatu dituzte San Martingo ikasleei zerbitzua emateko. Gaurtik aurrera, astelehena, San Martingo haurrek garraio publikoa erabiltzeko aukera dute Xabier Munibe Ikastolara eta Floreaga Ikastetxera joateko. Ipintza auzotik irteera 07:30ean izango da Urola Ikastolara joan nahi dutenentzat. Xabier Munibe Ikastolara edo Floreaga ikastetxera doazenentzat 08:25ean izango da irteera Ipintzatik. Neurri hauekin lortu nahi dute garraio publikoaren zerbitzua zabaltzea, herriko beharrei erantzuteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide