'Verräter' Zakelan, Bebarruko Jardunek Matadeixen eta 'Regresion' filma Baztartxon, asteburuan, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015eko urriaren 30a

Azkoitian bada zer egin asteburuan. Gaur, ostirala, Verräter taldeak kontzertua emango du Zakela tabernan, 22:30ean. Bebarruko Jardunen egitarauaren barruan Jupiter Jon eta Dual-Split taldeek eskeiniko dute kontzertua gaur, 22:30etik aurrera, Matadeixen. Eli Gras artista katalanak tailerra emango du Matadeixen bertan, zapatuan eta igaldean, 11:00etatik aurrera. Birziklatutako objektuekin musika tresnak sortzen erakutsiko du Grasek. Larunbat gauean Dead Sushi filma botako dute, 22:00etan. Zine zikloak Japon Surrealista du hizpide. Baztartxon, Regresion filma ikusteko aukera dago asteburuan. Gaur eta bihar 22:00etan botako dute, eta igandean, 19:30ean. Astelehenean, ikuslearen eguna, 20:00etan hasiko da. Larunbatean, umeei zuzendutako Atrapa la bandera filma botako dute, 17:15ean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide