San Martinen eta Txalon Errekan ur hodiak berrituko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko urr. 30a, 15:29

Ur Kontsortzioak San Martingo eta Txalon Errekako azpiegiturak hobetzeko obrak gauzatuko ditu. Datorren astean hasiko dira lanak eta zaharkituta edo hondatuta dauden ur hodiak berritzea da helburua. Proiektuaren kostua 98.236 eurokoa da eta Mogel, Azpeitia eta Tolosa kaleetako 1, 2 eta 3 zenbakiei eragiten die eta baita Txalon Errekako auzo osoari ere. San Martinen kasuan, fundiziozko hoditeri berria ipiniko da, Txalon Errekan, berriz, San Martindik datorren kainua kendu eta Burdinoletatik heltzen den fundiziozko hoditik hornituko da ura auzora. Guztira 625 metro kainu berrituko dira. Azkoitiko Udalak pasa den astezkeneko udalbatzan aho batez onartu zituen berrikuntza lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide