Astelehenean hasiko dira San Andres jaietako danborradako entseguak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

San Andres jaiak gerturatzen ari dira, eta aurten ere jaien egitarauaren barne ospatuko da danborrada, zehazki azaroaren 21ean. Ekitaldia prestatzeko entseguak astelehenean hasiko dira, 20:00etatik 21:00etara. Asteazkenean ordu berean izango da entsegua eta, larunbatean, 11:00etatik 12:00etara. Norberak eraman beharko du entseguetara danborra lotzeko gerrikoa.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide