Urola Ikastolako irakasleek bat egin dute ostiralean euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko giza sarearekin. Beraz, Sare mugimenduak hilero antolatzen duen giza sareko protagonistak hezkuntza arlokoak izango dira urriko azken ostiralean. Giza sarea 19:00etan hasiko da, eliz ataritik.