Umeentzat ipuinak kontatuko dituzte larunbatean, Liburutegien Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Liburutegien Eguna ostuko da larunbatean, hori dela-eta ipuinak kontatuko dituzte Azkoitiko Aizkibel liburutegian larunbat goizean. Zenbat buru hainbat aburu izenburupean, lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago ekimena. Saioa 11:00etan hasiko da eta Apika taldeak gidatuko du. Ipuin kontaketez gain, liburuak trukatu daitezke aste osoan zehar. Liburutegien Egunaren helburua da liburutegi publikoek egiten duten lana aldarrikatzea eta irakurketa sustatzea.    

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide