Merkataritzan euskara sustatzeko laguntzak eskatu daitezke

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko urr. 21a, 10:34

Merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak, hala, urriaren 30ean amaituko da laguntzak eskatzeko epea. Euskara zerbitzuak diruz laguntzeko eskaintza zazpi puntutan laburbiltzen da. Errotuluak euskaraz jartzeagatik kostuaren %50a ordainduko du udalak. Gehienez, 360 euro. Aldiz, bi hizkuntzetan jartzeagatik %20, dirutan gehienez 100 euro emanez. Poltsak, kartazalak, bisita txartelak, albaranak, fakturak, kartelak eta gainerakoak euskaratzeagatik 360 euro emango ditu gehienez, kostuaren %60a ordainduta. Berriz, bi hizkuntzetan ipiniz gero, laguntza %20koa izango da. Gehienez, 120 euro. Webgunean euskaratzeak ere saria izango du. Ataria osorik euskaraz egitedutenei %60 ordainduko dio udalak, gehienez 600 euro. Eta hasierako orria euskaraz dutenei eta gainerakoak bi hizkuntzetan, kostuaren %50 finantzatuko lieke. Gehinez, 500 euro. Webgune osoa euskaraz eta beste hizkuntza batean egiteagatik, %25eko diru-laguntza emango du, 250 euro gehienez. Programa informatikoen kasuan, euskaratzeagatik kostuaren %100 jaso dezake eskatzaileek. Gehienez, 600 euro. Euskara ikasteko ere badira dirulaguntzak. Euskaltegietan ikastaroak egin nahi dituztenei matrikularen %75 emango zaie, gehienez 350 euro. Besteak beste, ikastaro trinkoak eta barnetegietako ikastaroak %70ean lagunduko dira. Eskaerak egiteko udaleko euskara zerbitzuarekin jarri behar da harremanetan urriaren 30a aurretik, euskara@azkoitia.eus-en edo 943 -85 71 75 telefonora deitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide