Erabiltzaileen eskaeretara egokitu eta zerbitzua hobetzeko asmoz, hainbat ikastaro berri prestatu ditudatozen hilabeteetarako. Jarduera berrien artean daude boxeoa, Feng Shui, marrazketa, yoga, haurdunaldirako yoga eta argazkigintza. Hauetariko batzuk jada martxan daude. Aldiz, beste batzuk, taldeak osatzen ari dira eta ixten doazen heinean jarriko dira martxan. Marrazketari dagokionez, esaterako, 5 eta 11 urte bitartekoentzat martxan daude saioak baina 12 eta 16 urte bitartekoentzat taldea osatzen ari dira.
Badira jada hasierako data finkatuta dutenak ere. Argazkigintzan trebatu nahi dutenek badute oraindik aukera, azaroaren 3an hasiko baitira saioak. Feng Shui filosofia txinatarra ezagutzeko parada, berriz, azaroaren 14an abiatuko da.
Gainerakoak partaide kopuruaren arabera joango dira antolatzen.
Une honetan, aipatutako ikastaro berrietarako izen-ematea zabalik dago.
Informazio gehiago eskuratzeko 943-85 25 44 telefonora deitu daiteke edo
www.elkarguneazkoitia.eus webgunean kontsultatu daiteke.