EH Bilduko Otañok eta Larramendik ordezkatuko dituzte Alberdi eta Oteiza

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko urr. 15a, 18:19

EH Bilduk jakinarazi du, Iraitz Otañok eta Jon Ander Larramendik ordezkatuko dutuztela Urrategi Alberdi eta Jexux Oteiza Azkoitiko Udalbatzan

Pasa den maiatzean aurkeztu zuen EH Bilduk hautagaien zerrenda (E. Albizu Lizaso)

Pasa den udal bilkuran -irailak 30- onartu ziren EH Bilduko Urrategi Alberdi eta Jexux Oteiza zinegotzien dimisioak. Gaur, prentsa ohar bidez jakinarazi du koalizioak Iraitz Otañok eta Jon Ander Larramendik hartuko dutela haien lekukoa Azkoitiko Udalbatzan. Otaño eta Larramendi dira, hain justu, maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan EH Bilduk aurkeztutako hautagain zerrendan hurrengoak.

Irabazi Azkoitia Bairen proposamena

Pasa den astean Irabazi Azkoitia Bai taldeak lehen ehun eguneko balorazioa egin zuen. Hainbat proposamen egin zituen eta, horietako bat zen, Irabazi Azkoitia Baiko bi taldekide EAJ eta EH Bildura bideratzea, batzordeetan parte hartzeko. EH Bilduk erantzun dio orain, udal hauteskundeetako herri programan jasotako konpromisoen artean dagoela "20 lagunek osatutako zerrenda" errespetatzea.

Hala ere, dio EH Bilduk oharrean, "asko dira elkarlanerako ditugun eta izango ditugu aukerak, eta guztiak aprobetxatzeko konpromisoa erakutsi nahi dugu".

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide