Azkoitiko Udalak prentsa oharrez jakinarazi du, zerrendak irekiko dituztela errefuxiatu siriarrei etxe hutsak utzi nahi dizkieten herritarren artean. EUDEL-ek, Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek koordinaziorako Batzorde Eragilea osatu dute, eta, batzorde hori izango da erefuxiatuen harrerarako beharrezkoak diren ekintzak koordinatuko dituena modu bateratuan.
Orain zerrendak irekiko dituzte libre dauden etxebizitzak errefuxiatuei utzi nahi dizkietenentzat. Kasu horretan, udaletxeko harrera zerbitzura jo beharko da datuak emateko. Gero datuak Alokabideren esku jarriko dira, unean uneko baliabideak kudeatzeko. Halaber, zuzenean jarri daiteke harremanetan Alokabidekin
gipuzkoa@alokabide.eus-era idatziz edo
944 044 708 telefonora deituz.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekaren arabera ez da zailtasunik izango Araba, Bizkaita eta Gipuzkoan 1.000 errefuxiatu hartzeko.
Atzo arratsaldeak, hain justu,
Elkartasun besarkadak ekitaldia aurkeztu zuten herriko plazan, Ongi Etorri Azkoitira elkartasun sareak. Olerki bidez azaldu zieten errefuxiatuei herrian ongi etorrik direla.
(Azkoitiko udala)