943-15 01 89 edo 943-85 71 75 telefonoetara dei daiteke, edo azkoitia@aek.org zein euskara@azkoitia.eus helbideetara mezua bidali.
Abian da Azkoitiko Mintzalagun egitasmoa, Praktikatu gurekin! lelopean. Seigarren ikasturtea da aurtengoa, eta dagoeneko 40 parte-hartzaile ditu Azkoitiko Mintzalagun-ek, 12 taldetan banatuta. Bertako kideek esan dutenez, "ikaskuntzaren ezinbesteko zatia da ikastitakoa praktikan jartzea", eta horretan jarduten dute, hain zuzen, talde horietan. Gainera, edonork har dezake parte saio horietan: euskaldun zaharrek, euskaltegiko ikasle ohiek eta ikasleek, besteak beste.
Astean behin elkartzen dira hiru edo lau lagunek osatutako taldeetan. Mendi bueltak, tailerrak, ikastaroak, afariakā¦ denetik egiten dute euskara praktikatzeko, AEK-ko kideen hitzetan. Doakoa da zerbitzua, eta beherapenak eskaintzen ditu euskarazko prentsan edo zenbait ekintzetan. Oraindik bada izena emateko aukera. Horretarako, 943-15 01 89 edo 943-85 71 75 telefonoetara dei daiteke, edo azkoitia@aek.org zein euskara@azkoitia.eus helbideetara mezua bidali.
Informazio gehiago eskura daiteke mintzalagun.blogspot.com webgunean edo Facebooken, Mintzalagunak gara orrialdean.