(Ane Olaizola/ Hitza)
Tomas Zubizarreta Zendoia trikitilari azkoitiarra hil zen ostiralean, 84 urte zituela. Martirieta auzoan sortu zen Zendoia, eta hantxe ikasi zuen trikitia jotzen. Laxaro Azkune azpeitiarrak haren bizitza hitzez bildu, eta soinujolearen biografia idatzi zuen:
Zendoia, pozaren mezularia. Joan den urtean, berriz,
omenaldia egin zioten sanjoseetako trikiti jaialdian, Azpeitian.
Gaur, astelehena, izango da hileta elizkizuna, Azkoitiko parrokian.