Azkoitiko Udalak osasun-arretarako protokoloa sinatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ira. 25a, 11:53

Udalak osasun-arretarako protokoloa sinatu du osasun eta gizarte arreta aldi baterako behar duten pertsonei arreta bermatzeko. Udalak jakinarazi duenez, "hiritarren eskubideak bermatzeko" balio du hitzarmenak. Esparru soziosanitarioak behar sozialak eta sanitarioak batzen ditu eta esku-hartze bateratuen koordinazioa ahalbidetzen du protokolo honek, beharrezkoa den kasuetan. Azkoitiko Udalaz gain, parte hartuko dute lan dinamika honetan Goierri-Urola Garaiko ESI (Lehen mailako arreta, anbulategiak eta Zumarragako Ospitalea), Beasain, Zumarraga eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek, Donostiako Ospitaleak, udal gizarte zerbitzuek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak. Teresa Garmendia, Osakidetza Goierri-Urola garaiko E.S.I.ko gerentea eta Javier Zubizarreta alkatea (Azkoitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide