Urrategi Alberdi Azkoitiko EH Bilduko bozeramaileak kargua utzi du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ira. 24a, 19:25

EH Bilduk prentsa ohar bidez eman du dimisioaren berri, "arrazoi pentsonalak" tarteko. Alberdiz gain, Jexux Alberdi koalizioko zinegotziak ere kargua utziko du.

Urrategi Alberdi
(Aritz Mutiozabal) EH Bilduk prentsa ohar bidez jakinarazi du Urrategi Alberdi EH Bilduko bozeramaileak kargua utzi duela. Alberdi Azkoitiko alkatea izan zen aurreko legeandian, eta, egun, EH Bilduko bozeramailea zen pasa den maiatzean EAJk hauteskundeak irabazi zituenetik. Alberdiren dimisioaz gain, Jexux Oteizarena ere onartuko dela jakinarazi du EH Bilduk. Datorren udalbatzan izango da hori, irailaren 30ean. Oteizak "arrazoi pertsonalak tarteko" abuztuan aurkeztu zuen dimisioa. Urrategi Alberdik ere "arrazoi pertsonalak" medio utzi du kargua, EH Bilduk jakinarazi duenez. "Biek ala biek lan handia egin dute amesten dugun Euskal Herri berri eta Azkoitia berri baten alde, eta konpromiso handiarekin bete dituzte hartutako ardura guztiak" azaldu du EH Bilduk oharrean. "Ziur gaude gainera etorkizunean ere bidelagun izango ditugula eta beste esparru batetik lan handia egingo dugula elkarrekin. EH Bildutik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Udal ordezkari bezala egindako lan guztiagatik".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide