Dagoeneko agortu dira larunbatean, irailak 26, Azkoitiko Baztartxo antzokian
Carmina Burana obrako sarrerak. Antolatzaileek aurreikusita zuten sarrerak egunean bertan Baztartxon saltzen jartzea, baina aurretik saldu dira guztiak.
Azkoitiko Iraurgi Abesbatza eta Arrasateko Goikobalu Abesbatza batuko dira aurreneko aldiz, Carl Orff (Munich, Alemania, 1895) musikagile alemaniarraren lanik famatuena herritarrengana ekartzeko. Hitzordua 20:00etan izango da.