Ostirala, irailak 25, da Azkoitiko AEK-n izena emateko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ira. 23a, 12:20

Euskara maila hobetu, dakizuna ez galdu edota azterketaren bat prestatu nahi dutenek AEK-n dute lekua. Azkoitian izena eman nahi dutenek ostiralera arte, irailak 25, dute aukera. Klaseak urrian hasiko dira eta honakoak izango dira asteko egunak eta ordutegiak: Hasiera maila: astelehenetik ostegunera, 15:00-17:00 A2.2 maila: astelehenetik ostegunera, 9:15-11:15 B1 maila: astelehenetik ostegunera, 16:00-18:00 B2- alfabetatze maila: astelehenetik ostegunera, 18:00-19:30 EGA prestatzeko taldea: astelehenetik ostegunera, 18:00-20:00 Informazio gehiago lortzeko bulegora gerturatu daiteke -Kultur Etxea, 4. solairua, 4.gela-; idatzi azkoitia@aek.eus-era edo deitu 943151089 / 607612697 telefonora. Bestalde, Azkoitiko Udalak %75eko diru-laguntza emango die %85eko asistentzia bermatzen duten ikasleei. Informazio osoa eskuragarri azkoitia.eus webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide