Baratza Balkoian ikastaroa Kimubat-en eskutik, hilaren 28 eta 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Oreka Bioelkarteak beste ikastaro bat antolatu du, hilaren bukaerarako. Oraingoan, Baratzak Balkoian izenpean izango da ikastaroa, doan. Ikastaroak bi atal izango ditu, bata teorikoa eta, bestea, praktikoa. Ikastaro teorikoa irailaren 28an izango da, astelehena, eta, bestea, praktikoa, irailaren 30ean, asteazkena. Bata zein bestea ordu berean izango dira, arratsaldez biak, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroan parte hartu nahi duten guztiek Oreka Bioelkartera bertara deitu beharko dute ikastaroan izena emateko, 943 -02 62 31 telefono zenbakira. Kimubat elkarteak emango du ikastaroa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide