Azkoitiko plazan eman daiteke izena larunbateko lasterketa solidariorako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Larunbatean, irailak 26, Azkoitian jokatuko den Bularreko Minbiziaren Aurkako I. Lasterketa Solidarioan izena emateko epea zabalik dago oraindik. Gaurtik ostiralera bitartean herriko plazan izango dira antolatzaileak, 17:00etatik 19:00etara, Torre Zuri atarian. Beste aukera da udaletxean bertan izena ematea, edo, Internetez, www.azkoitia.eus webgunera sartuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide