Udaltzaingoen eta brigaden lokala berritu dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ira. 21a, 17:06

Udaltzainen eta brigadatako ordezkariez gain Miguel Angel Bastida zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea lokal berrian. (Azkoitiko Udala) Urte eta erdiren ondoren, Azkoitiko udaltzaingoak eta brigadak estreinatu dituzte instalazio berriak Trenbidearen Zumardian. Kamioi batek su hartzearen ondorioz egon dira hilabete luzez lokala erabili gabe. Udalak tokia egokitzea premiazkotzat jo zuen, izan ere, udaltzainak eta brigadak sakabanatuta egon dira. Lokalak tarteko solairua eta sotoa ditu. Lehenengoaren azalera 265,70 m2-koa da eta sotoak, berriz, 1.117 m2 ditu. Solairua bitan banatuta dago. Sail bat udaltzainei zuzenduta dago eta bestea brigadako langileek erabiliko dute. Espazioaren zatirik handiena gizon eta emakumezkoentzat jarritako aldagelentzat eta komunentzat erabili da. Sotoan biltegia kokatzen da eta elektrizitate, hargintza edo lorezaintzako gaiak gordetzeko erabilido da.

120.000 euroko aurrekontua

Lanen aurrekontua 120.000 eurokoa da. Udalbatzak kreditu aldaketa onartu zuen lan hauek exekutatzeko. Hobekuntzak ez dira, ordea, bukatutzat eman. Udalak aurreikusita du tarteko solairuan sukalde txiki bat eta bulego bat egokitzea, biltegiko arduradunarentzat. Lan hauek 41.000 euroko balioa dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide