Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Udaleko berdintasun sailak ahalduntze ikastaroak antolatu ditu urritik abendura bitartean eta izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da. Plaza kopurua mugatua da.
Urte amaiera bitartean, zoru pelbikoa indartzen ikasteko ikastaroa edota barne gatazken ingurukoa eskainiko dira. Halaber, Interneten erabileran gizon eta emakumeen artean sortzen diren desberdintasunak izango dira aztergai eta batukadaz gozatzeko parada ere izango da.
Izena emateko berdintasuna@azkoitia.eus-era idatzi behar da edo 943 54 20 14 telefono zenbakira deitu. Udaleko berdintasun bulegoan ere egin daiteke, 09:00etatik 14:00etara bitartean.