Ongi etorri Azkoitira elkartasun sareak bilera egingo du astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Udalarekin izandako bileraren balorazioa egitea da bileraren helburua

Errefuxiatuei elkartasuna eskaintzeko Ongi etorri Azkoitira elkartasun sareak bilera irekia egingo du astelehenean, irailaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan. Hitzordua Azkoitiko Kultur Etxean izango da. Bileraren helburua da Udalarekin izandako bileraren balorazioa egitea. Era berean, aurrera begirako egitasmoak lantzeko asmoa du elkartasun sareak. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide