Kultur eta aisialdiko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2015ko ira. 16a, 19:25

Udal Kultura Sailak antolatzen dituen kultur eta aisialdirako ikastaroetan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago Alondegia kultur etxean. Irailaren 25era arte egongo da izenak emateko aukera, goizetan 09:30etik 14:00etara, Alondegiko lehen solairuan. Ikastaro batzuetako lekuak mugatuak direlako eta izen-emateko aukera ahalik eta zabalena izan dadin, pertsona bakoitzak lau izen baino gehiago ezin izango ditu eman. Taldeak osatutakoan, itxaron zerrenda bat osatuko da. Helbide elektronikoz eta telefonoz ere hartuko dira izenak, (kulturetxea@zumaia.eus edo 943-86 10 56) baina lehentasuna izango du une horretan bulegoan dagoen jendeak. Aurtengo eskaintzak baditu berrikuntzak. Hala, ohikoez gain, beste lau ikastaro eskainiko dira: Aisia in English (asteazkenetan); Mendebaldeko artearen oinarriak (astelehenetan); Feng Shui (astearteetan); eta Kontrol mentala (ostegunetan). 2015-2016 kurtsoko beste ikastaroak hauek dira: Haur plastika tailerra (astearte, asteazken edo ostegunetan); Haur zirku tailerra (larunbatetan); Kaligrafia (ostegunetan); Pintura tailerra (astelehen-asteazkenetan edo astearte -ostegunetan); Zeramika tailerra (astearte-asteazkenetan); Eskulanak (astearte eta asteazkenetan); Egur taila (astearteetan); Tai Chi (astelehenetan edo asteazkenetan); Aire akrobazia (larunbatetan); eta Argazki digitala oinarrizkoa (astearte eta ostegunetan).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide