‘Atico sin ascensor’ filmarekin hasiko dira berriro zine emanaldiak, Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ira. 16a, 17:52

Udako geldialdiaren ostean, ostiralean, irailak 18, hasiko dira berriro zine emanaldiak Azkoitiko Baztartxo antzokian. Atico sin ascensor filmarekin estreinatuko dute denboraldia, eta, ostiralekoaz gain, larunbatean, igandean eta astelehenean ere izango dira saioak. Igandeako hitzordua 19:30ean izango da, eta, aurretik, 17:15ean, Del Reves filma botako dute. Saioak, ostiral eta larunbatean, 22:00etan izango dira, igandean, 19:30ean, eta, astelehenean, 20:00etan. Astelehenak ikuslearen eguna izaten jarraituko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide