Azkoitian Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan erosteak saria izango du irailean: erosleen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira, ziurtagiridun dendetan gastatzeko. Zozketaren helburua da ziurtagiria bultzatzea, herriko 30 ziurtagiridun saltokiak ezagutaraztea eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea.
Hilaren 24a bitartean, Bai Euskarari ziurtagiria duten dendek doan banatuko dizkiete txartelak erosleei. Irailaren 25ean jendaurrean egingo da zozketa, eta irabazleek 200 euroko erosketa txartel bana eskuratuko dute, Bai Euskarari ziurtagiria duten Azkoitiko dendetan gastatzeko. Holako dendetan banatuko dira txartelak:
ALDALUR JOSTUNDEGIA
ARANBARRI DROGERIA
ARKUPE TABERNA
ARROSPIDE OINETAKOAK
DEAN TABERNA
ELKARMEDIA S.L.
ETXANIZ AUTOESKOLA
FK KOPISTEGIA
IKASI GROUPS SOLUTIONS S.L.
ITZIAR ARRANDEGIA
ITZIAR JATETXEA
JOYERÍA GONZALO
KINTTELA ESTANKOA
KOXKA KAFETEGIA
MILAR LARRAMENDI
NHOA, AINHOA ETXANIZ ESTUDIOA
PLAZA BERRI SPORT
PRESALDE GOZOTEGIA
PSOE TABERNA
TAILETU AHOLKULARITZA-INMOBILIARIA
TRAKI HARATEGIA
URIA SULKALDEAK S.L.
ZAKELA KULTUR ELKARTEA
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide