Oktober Fest antolatu dute larunbaterako, irailak 19, Azkoitiko Kontzejupean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ira. 14a, 13:19

Munichen (Alemania) festa handia izaten da Oktober Fest Munichen (Alemania) tradizio den October Fest garagardoaren festa ezaguna ospatuko da larunbatean, irailak 19, Azkoitiko plazan. Herriko gazte talde batek eta tabernariek antolatu dute festa beste behin, 2013an egin baitzuten estreinakoz. Eguneko egitaraua honako hau izango da: 13:00etan, trikipoteoa eliz ataritik abiatuta. 14:00etan, bazkaria Kontsejupean. Saltxitxak, zerbeza nahi adina eta postreak eta kopak osaten dute menua. 18:00etatik 22:00etara, Kapritxofest izango da. Kalejira egingo da eta DJ Kanuttok eta DJ Ugutz-ek girotuko dute festa amaitu arte. Tarte honetan opariak eta ezusteak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Jarraian herriko tabernetan jarraituko du festak. Bazkaltzeko txartela bost euroren truke lortu daiteke Txalintxo tabernan. Txartelak erosteko azken eguna ostegun gaua izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide