Trikitia jotzeko tonalitateez hitz egingo du Lajak bihar, Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ira. 10a, 08:00

Bihar, ostirala, eskainiko dute hitzaldia Iñaki Garmendia Laja azkoitiarrak eta Joseba Tapiak, Donostiako Euskal Liburutegiko sotoan, 19:30etik aurrera.

Trikitia jotzeko lehengo eta oraingo tonalitateak aztertzeko asmoz, jardunaldia antolatu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Bihar, ostirala, eskainiko dute hitzaldia Iñaki Garmendia Laja azkoitiarrak eta Joseba Tapiak, Donostiako Euskal Liburutegiko sotoan, 19:30etik aurrera. Moderatzailea Iosu Arrizabalaga Izer azkoitiarra izango da. Laja-k garai bateko jotzeko moduari buruz hitz egingo du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide