Unai Gereka, Imanol Barruetabeña eta Irati Osa piraguista jubenilek asteburuan izango dute beraien estropada; Xabier Osak, berriz, gaur eta bihar izango ditu beteranotako probak.
2007ko irailean, Oier Aizpurua piraguista zumaiarrak maratoiko bere azken munduko txapelketa irabazi zuen Hungariako Gy?r hirian. Zortzi urte geroago, magyar estatuak berriro hartuko du kirol honetako mundiala, eta berriro ere Austriatik hurbil dagoen hiri horretan jokatuko da. 2007. urte hartan bost izan ziren txapelketan aritu ziren Itxas-Gaineko kideak; aurten lau dira Hungariara joandako klubeko piraguistak: hiru zumaiar, Irati Osa, bere aita Xabier Osa eta Imanol Barruetabeña, eta getariar bat, Unai Gereka. Espainiako selekzioaren ordezkaritzaren barruan izango dira mundialean.Aurreneko lehia, gaur
Asteartean abiatu ziren Hungariara. Jubenil mailako gazteek izango dute entrenatzeko eta estropada eremua ezagutzeko aukera, asteburuan izango dituztelako beraien probak. Xabier Osa beteranoak ez du hainbeste denborarik izango, gaur bertan izango baitu lehen proba, bakarkakoa, K-1ean. 22,2 kilometroko distantzia bete beharko du (bost itzuli luze eta labur bat, piraguaren lehorreko bost eramaterekin). Bihar binakako proban arituko da Luis Medrano (Valladolid, Espainia) piraguistarekin bikoa osatuta. Distantzia berbera bete beharko du.
Gazteen probak asteburuan dira. Larunbatean Irati Osaren txanda izango da. Azken bi urteetan bezala, Ainhoa Hidalgo Barrikako piraguistarekin osatuko du bikoa. 09:03an aterako da beren proba, eta 18,3 kilometroko distantzia bete beharko dute (lau itzuli luze eta labur bat, lau eramaterekin). Irati Osak irabazi zuen bakarkako proban ateratzeko txartela, baina azkenean uko egin zion eta binakakoan bakarrik lehiatuko da.
Gerekak eta Barruetabeñak igandean dute hitzordua, 09:00etan. Gizonezkoen K-2ek 22,2 kilometroko bidea egingo dute (bost itzuli luze eta labur bat, bost eramaterekin).
Xabier Osa beteranoa da dagoeneko eta zenbait munduko txapelketatan izana da, 2007koan barne. Hiru gazteentzako, berriz, bigarren mundiala da, iaz Oklahoma Cityn (AEB) izan ondoren. Txapelketa hartan seigarren egin zuten neskek, etahamargarren mutilek. Gereka gripearekin egon zen eta horrek bere errendimendua kaltetu zuen. Aurten gorenean egoteko asmoarekin doaz. Denboraldian zehar lortutako emaitzen ondorenGereka eta Barruetabeña Espainiako eta Europako txapeldun dira itxaropentsu izateko arrazoiak ere badituzte.