Naroa Gaintzak kontzertua emango du larunbatean, irailak 12, Azkoitiko Plaza Berrin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ira. 8a, 18:23

Uda Girun egitarauaren baitan Naroa Gaintza abeslariak kontzertua eskeiniko du larunbatean, irailak 12, Azkoitiko Plaza Berrin. Emanaldia gaueko 22:00etatik aurrera izango da eta atera berri duen 22m2 (Hogeita bi metro koadro) bere lehen bakarkako diskoa aurkeztuko du. Amaiur erromeria taldearean hasi zuen bere ibilbide profesionala Naroa Gaintzak, eta, egun, Izerdi Gorria taldean abesten duen arren, bakarkakoari eutsi dio orain.

Irailaren 19an, Miren Fernandez

Naroa Gaintzaren kontzertuaren ondoren Miren Fernandezek eskeiniko du kontzertua, irailaren 19an. Plaza Berrin eta, 22:00etan izango emanaldi hau ere. Zarauztarra ETBko Sorginen Laratza saioan hasi zen eta Laztantzen nauen eskua izan zen bere bakarkako lehen diskoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide