Trenbidearen Zumardiko jolas parkea berritu du Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ira. 4a, 15:24

Erabilgarri dago jada Azkoitiko Trenbidearen Zumardiko jolas-parkea. Parkea bi eta hamalau urte bitarteko gaztetxoei zuzendua dago eta 15,95 x 14,22 metroko azalera du. Azkoitiko Udalak prentsa ohar baten bidez jakinarazi du herriko parke guztien azterketa egiten ari dela, zein egoeratan dauden ikusi eta egin beharreko hobekuntzak egiteko. Era berean, toki publikoak zaintzen eta errespetatzen ahalegintzeko dei luzatu du.

Azkoitiko Trenbidearen Zumardiako jolas-parkea. (Azkoitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide