Azkoitiko AEK-n matrikulatzeko kanpaina zabalik dago, irailaren 26ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ira. 4a, 12:09

Euskara praktikoa lelopean jarri du martxan Azkoitiko AEK-k 2015-2016 ikasturteko matrikulazio kanpaina. Irailaren 26ra arte matrikulatu daiteke bulegoan bertan -Kultur Etxeko, 4. solairua, 4.gela-, goizez 10:00etatik 13:00etara, eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Informazio telefonoz eskuratu nahi duena 943 15 10 89 edo 607 612 697 telefonora deitu dezake edota azkoitia@aek.org helbide elektronikora idatzi. Egunerokotasunean eta lanean euskara erabili eta euskaraz bizi nahi dutenengana iristea du helburu Azkoitiko AEK-k. Eraginkorra eta eskarmentuduna den metodologia erabiliz, euskara ikastea "posible" dela eta "merezi" duela jakinarazi nahi dute euskaltegiko kideek. Eskolak astelehenetik ostegunera izango dira, eta, ordutegia, berriz, ikasleen beharraren arabera. Azkoitiko AEK-k eskaintzen dituen ikasmailak honako hauek dira:

- Egunean bi orduko euskalduntze ikastaroak

- Titulu homologatuak lortzeko aukera maila guztietan

- 3. maila/EGA

- Alfabetatze klaseak

- Auto-ikaskuntza

- Mintzalagun

Arlo ekonomikoari dagokionez, datorren ikasturtean saria izango da 2014-2015 ikasturteko ikasleentzak: euskara ikasi nahi duten lagunen izenak proposatzen dituzten ikasle guztien artean matrikula bat zozketatuko da eta izena proposatu duen ikasleak %50eko beherapena izango du. Horretaz gain, diru laguntzak daude: batetik, udal askok ematen dituztenak eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzak HABEren hizkuntz eskakizunak gainditzeagatik eskaintzen dituenak.

Azkoitiko AEK-ko irakasleak (AEK)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide