Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken asteetan albiste diren errefuxiatuei babesa emateko elkarretaratzea antolatu du Azkoitiko herritar talde batek. Hitzordua eliz atarian izango da, bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etan. Euren herrialdeetako gerretatik ihesi Europara datozen errefuxiatuak hartzeko prest agertu dira Euskal Herriko hainbat udalerri azken egunetan, eta, herritar talde batek ekimenarekin bat egiteko nahaia agertu du.
Azkoitiak errefuxiatuak hartzea eta, horretarako, beste udalerri batzuekin batera lankidetzan aritzea proposatzen dute. "Europar Batasuneko agintarien geldotasunaren eta pasibotasunaren ondorioz milaka pertsona noraezean daude, eta horrelakoetan beti gertatu den bezala, herria mugitzen hasi da", dio oharrak.
Amaitzeko, Europar Batasunari eskatzen diote errefuxiatuen arazoari "elkartasunez" eta "justiziaz" erantzun diezaion, eta euskal instituzioei, berriz, "esku hartu" dezatela.