Udalak aurkeztu du Andramari jaietako egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko abu. 6a, 11:49

Sonia Vazquez eta Angel Luis Martin zinegotziak (Ana Abarisketa) Azkoitiko Udalak aurkeztu du Andramarietako egitaraua. Angel Luis Martin, festetako batzordeburuak eta Sonia Vazquez, batzordekideak aurkeztu dute programa.  Aurtengo berrikuntza gisa, Luis Arregi Izpizu-ri egingo zaion omenaldia nabarmendu dute zinegotziek. Bizitza osoan zehar egindako norondatezko lana eskertu nahi dio eta, berak botako du aurtengo txupinazoa. Honen harira elkarrizketatu zuen Hitzak, duela pare bat aste. Bestalde, abuztuaren 16an, herriko abarketariak omenduko dituzte, Julian Iruretagoyena eta Arantxa Iturbe senar-emazteak erreferentzi hartuta. Umore Ona elkarteak antolatuta, Ohiko Aurreskua dantzatuko dute, plazan.

Egitaraua

Abuztuak 8, larunbata 11:40. Martirietara igoera, herriko plazatik. Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatuta. Abuztuak 13, osteguna 18:00. Xabier Sagarzazuren oroimenez XIX. Andra Mari Fulbot Saria, Txerloian. Anaitasuna F.T - Beasain K.E Abuztuak 14, ostirala 09:00. VI. Jokin Ormaetxea jubenilen txirrindularilasterketa (Euskal Herriko Trofeoa) (Azkoitiko Udala) 11:40. Luis Arregi Izpizu-ri omenaldia, Udal pleno aretoan. 12:00. Txupinazoa, herriko musika bandak Ondo pasau Andramaixek jotzen duen bitartean. Ondoren, musika bandak, parrokiko abesbatzak eta herritar guztiek Azkoitia abestuko dute. 12:15. Eltziegoko Dultzaineroek Kandido konposaketa eskainiko dute. Gero, erraldoi eta buruhandien kalejira. 17:00. Haur parkea, plazan. 19:50. Alkate Soinua joko du Txalkor Txistulari taldeak, udalbatzari eliz atarira lagunduz. 20:00. Alma Tapatia Guadalajara hiriko Mariatxien kalejira. 20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira. 23:00. Alma Tapatia mariatxiak, herriko plazan. Abuztuak 15, zapatua 9:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira. 10:00. Musika banda eta Txalkor txistulari taldearen kalejira. 10:50. Udalbatzari Eliza Nagusira lagunduz, Txalkor txistulari taldeak, Alkate Soinua joko du. 11:00. Meza Nagusian, Iraurgi Abesbatza eta Parrokiko Abesbatzak, Miguel Mª Azpiazuren Pakea Lurrean meza abestuko dute bost ahotsetara, Ofertorioan Migel Mª Azpiazuren Agur Maria lau ahotsetara, Jaunartzean Aita Nemesio Otañoren O Sacrum convivium lau ahotsetara eta bukaeran, Jose Ignacio Aldalurren Azkoitiko Agurra. Organoan: Jose Luis Frantzesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi. (Azkoitiko Udala) 12:00. Eltziegoko Dultzaineroen laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira. 12:30. Udalbatza berezia udaletxean, Euskalerriko Adiskideen Elkarteari, 250. urteurreneko ospakizunetan, esker-oneko adierazpen ofiziala onartzeko ekitaldia, udaletxean. Ekitaldia herritarrei irekia da. 13:00. Herriko musika bandaren, Txalkor txistulari taldearen eta Azkoitiko dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean. 17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Aurretik, Mendizabal III eta Larrinaga, Dario eta Cecilioren aurka. Jarraian, Irujo eta Barriola, Altuna III eta Zubietaren kontra. 17:30. Zezen txiki eta poniak, Trenbidearen Zumardian. 20:00. Azkoitiko Gimnasia Erritmiko taldearen erakustaldia, eliza atarian. 20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira. 22:30. Film laburren lehiaketa, herriko plazan. 23:30. Los Chikos del Maiz eta Moonlight Melodies taldeen kontzertua, herriko plazan. Abuztuak 16, igandea 9:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira. 10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira. 10:50. Udalbatzari Eliza Nagusira lagunduz, Txalkor txistulari taldeak, Alkate Soinua joko du. 11:00. Meza Nagusian, Parrokiko abesbatzak Misa de Angelis herrikoia abestuko du, ofertorioan Goünoden Ave Maria (Bakarlaria: Iñaki Goenaga), jaunartzean Sabin Salaberriren Zuri Jauna (Bakarlaria: Jose Antonio Mendizabal), ondoren, Cesar Francen Panis Angelicus (Bakarlaria: Iñaki Goenaga) eta bukaeran, Felipe Gorritiren Agur Jesusen Ama. Organoan: Jose Luis Francesena. Zuzendari: Inazio Alberdi. 11:00. Eltziegoko Dultzaineroen laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira. 12:15. Umore Ona elkarteak antolatuta, Ohiko Aurreskua, herriko plazan. Azkoitiko emakume eta gizonezko abarketariak omenduko dira, Julian Iruretagoyena zena eta bere emazte Arantxa Iturbe erreferentzi direla; beraiek izan baitira lan honetan jardun duten azken artisauak. (Azkoitiko Udala) 13:00. Herriko Musika Banda eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean. 14:00. Haur eta gurasoen bazkaria, Ikurrinaren plazan. 16:00. Haur eta gurasoentzat jolasak, Ikurrinaren plazan. 17:00. Zezen karretoiarekin kalejira, Herriko Plazatik irtenda. 17:00. Zezen karretoiaren kalejira, herriko plazatik. 18:00. Txatarra antzerki-zirkua, umore eta akrobazia ikuskizuna. 20:00. Sahatsa Dantza Taldearekin plaza dantzak. 23:00. Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik, suzko erroberak, Baztarrikaldetik. 23:30. Emon eta Rural Zombies taldeen komtzertua, plazan. Abuztuak 17, astelehena 09:00-10:00. Azkoitiko kultur elkarteak antolatutako XXXIV. Inazio Iriarte margo lehiaketako zigilu jartzea, udaletxean. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara jasoko dira, Torre Zurin. 09:30. Herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira. 09:30. Gipuzkoako Blonda Txapelketa, Plaza Berrin. (Azkoitiko Udala) 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira. 12:00. Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira. 12:00. Herri kirolak, plazan. 12:30. Eliza Nagusian, Jubilatuen meza. 14:30. Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dira. 17:00. Els Minyons de Terrassa, Castellersen kalejira, eta 17:30ean, giza dorrea plazan, Gure esku dago-k antolatuta. 18:30. Dantzari bikote gazteen txapelketa, Balda plazan. 19:30.  Inazio Iriarte XXXIV. Margo lehiaketaren sari banaketa, Torre Zurin. 22:00. 7. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. 22:00. Erromeria, Balda plazan, Kupelaren eskutik. 23:00. Suzko Zezena, Balda plazan Abuztuak 18, asteartea 11:00. Atletismo saioa, Balda Plazan. Ondoren, XV. Andramaixetako Milia Xeye atletismo taldeak antolatuta. 14:30. Bazkari herrikoia, plazan. (Azkoitiko Udala) 16:30. Herriko kaleetan Brincadeira batukada taldea. 16:30. Apar festa, Balda plazan. 18:30. Zezenak, Plaza Berrin. 22:00. 7. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. 23:00. Xaibor DJarekin, musika, dantza eta karaokea, plazan. 00:00-03:30. Alkoholemia froga prebentiboa, Eliz atarian.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide