Gure Esku Dago egitasmoak antolatuta, giza dorrea egingo dute datorren abuztuaren 17an, Andramaixetan. Kataluniatik etorritako 200 lagunek C
astell dorrea egingo dute. Horretarako,
hamabost lagun behar dituzte antolatze lanetan laguntzeko: bost lagun sukalderako eta hamar janaria banatzeko.
Triki-poteoa ere izango da, trikitilariak lortzen badituzte. Honako egitaraua antolatu dute abuztuaren 17rako:
14:30ean, Herri bazkaria
17:00etan, kalejira C
asteller-ekin
17:30ean, giza dorrea plazan
18:30ean, triki-poteoa
Parte hartu nahi dunenentzat honako helbidea luzatu du Gure Esku Dago-k:
azkoitikogureeskudago@gmail.com