Donostiako Musika Hamabostaldia Azkoitian izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Bernard Focroulle organo-jotzaile belgiarrak kontzertua emango du ostegunean (abuztuak 6) Andre Maria Elizan. Donostiako 76. Musika Hamabostaldiaren barruan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Sarrera doan izango da. Organistai honek hainbat garaitako obrak interpretatuko ditu, besteak beste J.S. Bach eta Messiaenenak, baita 'Alainen Letaniak' eta Foucroullek berak konposaturiko obra bat ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide