Udalbatzarra egingo dute bihar, asteazkena, 19:00etan hasita Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udalak udalbatzarra egingo du bihar, arratsaldeko 19:00etan, pleno aretoan. 12 puntuz osatutako gai zerrenda izango du. Bertan jorratuko diren gaien artean daude, besteak beste, hondakinen bilketarako sistema aldatzeko jardunbideari hasiera ematea eta udaleko aurrekontua gauzatzeko udal arauaren aldaketaren hasierako onespena. Aurrekontuari buruzko informazioaz ere arituko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide