Azkoitiko Udalak eta Santa Klara auzoko bizilagunek adostu dute auzoa eta Ugarte-Igarango igerilekua lotuko dituen bidegorria jartzeak eragingo dituen trafiko aldaketak. Txirrinduei tokia egiteko derrigorrezkoa da hainbat kale norabide bakarreko bihurtzea, estuegiak dira eta.
Azken asteetan auzokideekin burututako bi bileren ondorioa da erabakia. Ondorengoak dira Klara Donean norabide bakarrekoak izango diren kaleak. 14 eta 28 zenbakien arteko tartea eta 39etik 55era artekoa (Azpeitirako norabidea). Ubaiar auzunean 1 eta 12 zenbakien arteko bide tartea (Azpeitirako norabidea). Ubaiar auzunean 13-22 eta 23-36 etxebizitzen pareko bide tartea (Auzmendi bidea norabidean). Santa Klara 55 eta Ubaier auzunea 13 lotzen dituen tartea (Atano Izarraitz auzoa norabidea).
Auzoko gainerako kale eta kale tarteak norabide bikoitzekoan izaten jarraituko dute orain bezala.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide